Cerastoderma edule bibalbioak zenbait landare-taldetatik eratorritako materia organikoa baliatzeko dituen gaitasun bereizgarrien azterketa

  1. ARAMBALZA ELORZA, UDANE
Dirigée par:
  1. Irrintzi Ibarrola Bellido Directeur/trice
  2. Miren Urrutia Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 23 avril 2015

Jury:
  1. Juan Ignacio Perez Iglesias President
  2. Jesús María Txurruka Argarate Secrétaire
  3. María José Fernández-Reiriz Rapporteur
  4. Ricardo Beiras García-Sabell Rapporteur
  5. Marina Albentosa Verdú Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 119159 DIALNET

Résumé

Tesi honen helburua Cerastoderma edule bibalbioak zenbait landareespezietatik(makroalgak eta landare baskularrak) eratorritako detritupartikulak xurgatzeko duen gaitasuna aztertzea izan da. Ikerketa honenlehenengo atalean partikulen ezaugarri fisiko-kimikoak aztertu dira:granulometria, oinarrizko osaera biokimikoa eta detrituen aurreko entzimenerantzun hidrolitikoa. Bigarren atalean, bibalbioak detritu desberdinez elikatudira eta asimilazio-balantzearen parametro fisiologikoak (aklaramendu-,ingestio- eta xurgapen-tasak, digestio-edukiera, in vitro entzimen jarduera etaigarotze-denbora) aztertu dira. Detrituak erabiltzeko C. eduleren gaitasuneanpartikulen kontzentrazioak, janariarekiko aklimatazio-denborak eta urtesasoiarenaldaketak izan ditzaketen eraginak aztertzeko asmoz diseinatu zirenesperimentuak. Emaitzetan ikusi denez, detrituetatik eratorritako partikulakdigeritzeko gaitasun handia du C. edulek. Dena den, material detritikodesberdinak euren karbohidrato osaeraren arabera aldatzen den etekinarekinxurgatzen dira, osaera horrek karbohidratoak hidrolizatzeko digestioentzimenahalmena baldintzatzen baitu. Detrituak xurgatzeko C. edulek duenahalmenean eragiteko gai izango liratekeen digestio-doiketeei buruzeztabaidatzen da.