Abileziaren ulermena heziketa fisikoan jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduko ikasle eta irakasleen ikuspegitik

  1. NABASKUES LASHERAS, ITSASO
unter der Leitung von:
  1. Oidui Usabiaga Arruabarrena Doktorvater/Doktormutter
  2. Oyvind F. Standal Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 von Juni von 2020

Gericht:
  1. Ana Rey Cao Präsidentin
  2. María Teresa Vizcarra Morales Sekretär/in
  3. Unai Sáez de Ocáriz Granja Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 153970 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Ikuspegi soziokulturalean kokatzen diren autoreen arabera, heziketa fisikoko (HF) irakaslearen abileziaren ulermenak problematikoa izaten darrai eta ikasle `ez abilen¿ esperientzietan modu negatiboan eragiten du. Ildo horretan, HFko Hastapeneko Formakuntza programak etorkizuneko irakasleen uste eta aurreiritziak eraldatzeko espazio egokitzat jotzen dira. Tesi-lan honen helburua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako (JFKZ) ikasle eta irakasleek abilezia nola ulertzen duten aztertzea eta ulertzea da, ondorengo ikerketa-galderei erantzunez: (1) literatura soziokulturalaren ikuspegitik, nola eraikitzen da abilezia HFan eta HFko Hastapeneko Formakuntzan?; (2) nola ulertzen dut abileziaren eraikuntza emakume `abilaren¿ ikusmiratik?, eta azkenik; (3) nola ulertzen dute abileziaren kontzeptua zuzeneko partaideek, hots, JFKZ graduko ikasle eta irakasleek? Ikerketa galdera horiei erantzuteko askotariko ikerketa diseinuak (errebisio sistematikoa, narratiba autobiografikoa eta talde-fokalak) eta parte hartzaile desberdinak (emakume `abila¿, HFko Hastapeneko Formakuntzako ikasle eta irakasleak) hautatu dira. Tesi-lan hau lau kapituluz osatua dago eta kapitulu bakoitza argitaratutako artikulu batekin erlazionatua dago. Elkarren arteko lotura zuzena ez duten baina osagarriak diren kapitulu bakoitzaren datuen analisitik hiru gai gako azalarazi dira: (1) literaturan ez da HFko Hastapeneko Formakuntza esparruko eragileen usteak ikertu dituen ikerlanik topatu, espaziotan abileziaren inguruko eztabaida urrien islada izan daitekeena; (2) JFKZ ikasle eta irakaslegoaren artean inklusioa sustatzeko oztopo izan daitezkeen abileziaren ulermen tradizionalarekin lotzen diren ikuspegiak identifikatu dira, eta; (3) ikuspegi soziokulturala tresna aproposa izan daiteke HFan ikasleen aniztasunari eraginkortasunez erantzun eta abileziaren ulermenak duen eraginaz ohartarazteko. HFan testuinguru bizigarriagoak (habitable) eraikitzeko bidean ondorioztatzen da beharrezkoa dela, besteak beste, HFko Hastapeneko Formakuntzetan abileziaren inguruko eztabaidak txertatzea, inklusioa eta funtzio aniztasunari dagokion formakuntza modu transbertsal batean areagotzea eta ikasketa planen berrantolaketa abian jartzea.