Learning by feeling, sentimenduen bidetik ikasigerora gogoratuko diren jardueren diseinu eraginkorra, atzerriko hizkuntzen (AH) eskolan
-
1
Aichi Prefectural University
info
ISSN: 1136-5714, 2530-3287
Ano de publicación: 2016
Ano: 34
Número: 89
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria
Resumo
Edozein ikasprozesu izaten da konplexua, baita atzerriko hizkuntzen irakaskuntza formalean gertatzen dena ere, eta denbora behar izaten da arrakasta lortzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da eskoletako esperientziak aztertzea eta berrikustea, datu enpirikoak izateko; izan ere, datu horiek antolatuta eta sistematizatuta, ikasgelara eraman daitezke, irakaskuntza-praktika hobetzeko. Artikulu honetan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzarako jardueren gainean hausnartu nahi dugu, ulertzeko zer duten bereizgarri egokitzat eta eraginkortzat jotzen ditugun jarduerek. Gero, lortutako ondorioekin, jarduerok dituzten elementuen zerrenda bat zirriborratuko dugu, inbentario hori gidari izan dezagun bihar-etzi material berriak diseinatzen ditugunean. Lan honetan, neurodidaktikaren oinarriak eta aurkikuntzak hartu ditugu kontuan, baita ikasprozesuko afektibitateari buruzko ikerketenak ere.